Pako Garmendia soziologoa eta politikari ohia hil da

Baleike 2015ko abe. 4a, 10:17

Pako Garmendia (Azpeitia, 1946) soziologoa eta politikari ohia atzo hil zen. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Soziologia Fakultateko irakaslea zen, eta Zumaian bizi zen. Hemezortzi urte zituela hasi zen lanean euskalgintzan, eta Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aholkularia izan zen. Zumaiako Euskara zinegotzi Xabier Garmendiaren aita da.

Hilbeila gaur eta bihar egongo da Azpeitiko tanatorioan. Hileta bihar, zapatua, egingo da, Soreasuko Sasebastianen parrokian, 18:30ean.