Habi-kutxak eta hegaztientzako jantokiak jartzeko irteera egingo da zapatuan

Baleike 2015ko abe. 3a, 10:23

Larunbatean, abenduaren 5ean, Zumaiako haurrek egindako habi-kutxak eta hegaztientzako jantokiak kokatzeko irteera antolatu du Algorri zentroak.

Goizeko 11:00etan elkartuko dira Algorri bertan eta handik abiatuta kokaleku desberdinetan jarriko dituzte kutxak. 

Parte hartu ahal izateko interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora (943143100) deitu daiteke.