Arropa eta jostailuen bigarren eskuko azoka egingo da asteburuan

Baleike 2015ko abe. 1a, 16:51

Zumaiako herri irrati librea sortzen laguntzeko arropa eta jostailuen bigarren eskuko azoka egingo da asteburu honetan Alondegiko Oxford aretoan.

Abenduaren 4, 5 eta 6an egingo da azoka. Ostiralean 18:00etatik 21:00era izango da zabalik eta larunbata eta igandean goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. 

Azken egun hauetan herritarrek emandako arropa eta jostailuak izango dira bertan salgai. Ziur aski, aukera paregabeak aurkituko dituzue bertan.