IV. Urkome sariak banatu dira gaur

Baleike 2015ko aza. 30a, 15:04

IV. Urkome sarien banaketa ekitaldia egin da gaur eguerdian Azkoitiko udaletxeko batzar aretoan. Sari hauen helburua Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea da. Sei sari eman dira aurten, horietako bat herritarren bozka bidezkoa.

Atal bakoitzeko irabazleak 2.000,00 euroko diru saria eskuratu du eta bozka bidezko sarian eskualdeko produktuen otarra.

Saridunak, atalez atal, honakoak izan dira:

1. atala: Nekazaritza jardueraren sustapena atalean
Izenburua: Intxaur olioa.
Deskribapena: Intxaurrari balio erantsia emateko asmoarekin, olio bihurtzea da helburua. Gainera, soberakinarekin abereentzat elikagaia egin daiteke hurrengo fase batean.
Egilea: Jon Arruti.

2. atala: Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena
Izenburua: Atxola
Deskribapena: Ekoizpen ekologikoan oinarriturik, barazki eta plantelen jarduera, sukaldaritzako zein sendabelarren ekoizpena eta hazkuntza eta fruitu txikien ekoizpenak hartzen ditu bere baitan.
Egilea: Unai Mujika

3. atala: Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu
Atal hau hutsik uztea erabaki du Epaimahaiak.

4. atala, Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri
Izenburua: Ipinabarrak eta sagarrak
Deskribapena: Proiektu honen helburua da sagardoaren inguruko kultura gizarteratzea bisita gidatuen bitartez. Era berean, Urola Kostan daukagun aberastasunaren berri ere eman nahi da. Ibañarrieta auzoa da ardatza eta landa-eremu hau ikusgai jartzea da gure xedea. Gainera Sagardoak itsasoarekin duen lotura ere aipatzen da.
Egilea: Aitor Eizmendi

5. atala: Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak emandako saria
Izenburua: Host`Arte
Deskribapena: Landare espezie eta barietate askoren hostoak lantzen dira ekoizpen ekologikoan eta gainera bizirik eskaintzen dira formatu desberdinetan.
Egilea: Iratxe Manzisidor Mitxelena

6. atala: Sari berezia, bozka bidezkoa. Sari honetarako Epaimahaiak bost proiektu aukeratu zituen. Bozkatzeko ezarritako epean 838 bozka jaso dira. Emaitza honakoa izan da:

1. postua eta sariduna: 478 bozka (bozka guztien %57):

Egitasmoa: Lanlur

Deskribapena: App geoerreferentziatua, honako informazioa eskaintzen duena: erabiltzen ez diren lurrak, eskaintzen diren nekazaritza lanak eta landa erremuko enplegu eskatzaileak

Egilea: Iban Sabalza

2. postua: 352 bozka (bozka guztien %42): Udalekuak Beizaman: baserri izkutuen bila

3 eta 4. postuak: Bakoitzak 4 bozka (bozka guztien %0,5): “Empresa de jardinería y paisajismo ecológico y comestible” eta “Kristalizazio sentiberak abian”.