Pedro Etxeberriak Espainiako txakurkros txapelketa irabazi du beterano mailan

Baleike 2015ko aza. 30a, 10:58

Espainiako mushing txapelketa jokatu da Covarrubiasen, Burgosen. Pedro Etxeberria zumaiarrak txakurkros mailan hartu zuen parte, emaitza ezin hobearekin. Argazkiak: Leire Zearreta.

Larunbatean eta igandean izan zituen probak, 7 kilometroko zirkuitu batean. Bertan, Espainiako txapeldun izendatu zen, beteranoen mailan, bere txakur Sukorekin. Orain arte ihes egiten zion garaipena eskuratu zuen. Hala, Espainia mailako titulo guztiak erdietsi ditu Pedrok.

Ez zen hau zumaiarrek lortutako emaitza on bakarra izan: Jaime Olaizolak hirugarren postua lortu zuen bikejoring-en, beteranoen mailan.