Euskararen transmisioa, katiluz katilu

Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna. Horren harira, eta Udaleko euskara sailak antolatutako programaren baitan, Euskararen ura, eskutik eskura izeneko ekitaldia egin da goizean. Herritar kopuru handiak hartu du bertan parte. 

Inguratu diren guztiak katilu batekin agertu dira. Ekitaldiaren helburua Sanjuaniturria eta Baheko plaza arteko giza kate bat egitea zen eta eskuz esku, katiluz katilu, Sanjuaniturritik hartutako ura pasatzea, euskararen transmisioa irudikatuz. Behin plazan, katean zehar pasa den urarekin pitxar bat bete nahi izan da. Eta baita lortu ere. 

Era guztietako herritarrek hartu dute parte: gazte zein heldu; Zumaian jaioak zein kanpotik etorritakoak; euskaldunak, baina baita ere hizkuntza jakin ez baina haren alde daudenak. Denek dute presentzia euskararen ezagutzan eta bere etorkizunean. 

Erlazionatuak

Argazki erreportajea: Euskararen ura, eskutik eskura

Zumaia

Euskararen Eguneko ekitaldi nagusi eta berezia egin da gaur eguerdian, Euskararen ura, eskutik eskura izenburupean. Hemen dituzue bertako argazki b...
BIDEOA: Iturri zaharretik ur berria edaten

Zumaia

Euskararen ura, eskutik eskura ekitaldiaren amaieran, Xabier Garmendia zinegotziak testu bat irakurri du. Hemen ikusi dezakezue. 
Azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da Zumaian Euskararen Astea

Zumaia

Euskararen Aholku Batzordearen babesarekin, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 28tik abenduaren 3ra...