'Ocho apellidos catalanes' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Karra Elejaldek, Dani Rovirak eta Clara Lagok antzeztutako komedia emango da asteburu honetan Aita Mari zinean, ohiko ordutegian.

Gaur 22:15ean izango da saioa, bihar 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean 19:30ean. 

Igande arratsaldean, 16:30ean, Euskararen Eguneko egitarauaren baitan, Magiaren etxea marrazki bizidunen pelikula emango da.