'Grampian Freedom' ontzia uretaratuko du gaur Balenciagak

Baleike 2015ko aza. 25a, 11:09

Astilleros Balenciaga enpresan egiten ari diren Grampian Freedom ontzia uretaratuko dute gaur. 14:00-14:50ak aldera izango dela aurreikusten da, itsasgorarekin batera. Ekitaldian Markel Olano diputatu nagusia eta Oier Korta alkatea izango direla informatu du Udalak.