'Truman' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2015ko aza. 19a, 13:20

Cesc Gay zuzendari kataluniarraren azken lana emango da asteburuan Aita Mari zinean. Truman Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean eman zen eta pelikulan egindako lan honengatik Ricardo Darinek eta Javier Camarak aktore onenen saria jaso zuten. 

Sinopsia:

Juliánek Kanadan bizi den bere lagun Tomásen ustekabeko bisita jasoko du. Lau egunez, une hunkigarriak eta harrigarriak biziko dituzte bi lagunek elkarrekin, Juliánen txakur leial Trumanekin batera, Juliánek bizi duen egoera zaila dela-eta.

Ordutegia:

Ostiralean 22:15ean. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean. Igandean eta astelehenean 19:30ean.