PSE-EE: "Lanean hasi zirenean inork ez zuten pentsatuko noraino heltzea zegoen"

Baleike 2015ko aza. 18a, 14:55

Zumaiako PSE-EE zoriontzen da Euskal Kostaldeko Geoparkea UNESCOren sarean sartu delako. Alderdi sozialistako bozeramaile Arritxu Marañonen esaneta, “oso garrantzitsua” izango da Euskadirentzat, Gipuzkoarentzat eta, bereziki, Zumaia, Mutriku eta Debarentzat.

Ohar baten bidez azaldu du ingurune honen “aberastasun geologiko itzelaren” inguruan lanean hasi zirenean, “inork ez zuela pentsatuko noraino heltzea zegoen”. Bere esanetan, ondare geologikoa kudeatzearen garrantzia onartzen du eta gune honen jarduera zientifiko eta kulturalaren dinamizazioan eta dibulgazioan lagunduko du.