Parisko atentatuen ondorenak: normaltasuna eta... negozioa? David Juliá-ren argazki erreportajea

Baleike 2015ko aza. 17a, 14:17

David Juliá Etxabe zumaiarrak utzi du dagoeneko Paris nekez ahaztuko duen asteburu bat igaro ondoren. Argazkigintzako azoka bat bisitatzera joan zen Frantziako hiriburura eta, ia ohartu gabe, ikasten ari den argazki kazetaritzako masterreko teoria praktikan jartzeko aukera izan du. Asteburuan Parisen gertatu denaren berri eman digu bere argazkiekin eta hitzekin. Hiria utzi aurretik azken argazki batzuk atera zituen, hemen ikusi ditzakezuenak.

Azken eguna "nahiko normala" izan dela dio: "polizia asko kalean eta jendea 'normaltasunez' ibiltzen". Hala ere, atentatuaren ondorenak negozio bihurtu direlakoan da, "lore, kadela eta kazetaritzarekin".