1.300 euro bildu ziren larunbatean Saharako uholdeetako kaltetuen aldeko kontzertuan

Baleike 2015ko aza. 16a, 15:25

Urriaren amaieran Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan izandako uholdeen ondorioz kaltetuak izan ziren familiei laguntzeko diru bilketa egin zen larunbatean, Zumaiako Udal Musika Bandaren Disney in Concert kontzertuan. Jakitera eman denez, arratsean zehar 1.353,69 euro jaso ziren. Kontzertura joan ezin izan zutenek, badute beraien laguntza emateko aukera La Caixako 2100 4248 66 2100147895 kontu korrontean diru sarrerak eginda.