BIDEOA: Bandaren kontzertua Saharan izandako uholdeetako kaltetuen alde

Baleike 2015ko aza. 16a, 15:17

Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen Xixili Eguneko egitarauaren barruan. Bertan, Disney faktoriako pelikulen musikak jo zituen Joxe Mari Azkuek zuzendutako taldeak. Maria eta Jose ikastetxeko besaulki-patioa bete egin zen. 

Larunbat arratsaldeko kontzertuan musika baino gehiago ere izan zen. Urriaren amaieran Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan izandako uholdeetan kaltetuak izan zirenei laguntza bidaltzeko diru bilketa ere egin zen. Horretarako Darahli elkartearekin kolaboratu zuen ZUMBek.

Egun horretan kontzertura joan ezin eta kolaboratu nahi dutenek beraien diru sarrerak kontu korronte honetan egin dezakete: 2100 4248 66 2100147895 (La Caixa).