'New Orleansko Cyrano' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2015ko aza. 12a, 09:39

Xixili Eguneko egitarauaren barruan, New Orleansko Cyrano antzezlana izango da igande honetan, 12:00etan, Aita Marin. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia:

New Orleansko Cyrano musikarekin maiteminduta dago, bizitzarekin eta bertsoarekin, baina batez ere…Roxanekin.

¿Lortuko ote du Cyranok bere beldur, konplexu eta harrokeriari aurre egin eta Roxani bere maitemina adieraztea?

Vaiven Produccionesek XX. mendeko New Orleansen kokatuko du ikuskizun hau, emozioz beteriko eszenak, zuzeneko jazz erritmoko kantez bustiak.

6 urtetik aurrera haurrei zuzendua, baina batez ere, familia osoarentzako ikuskizuna, umorez betea, mezu argikoa eta zinez baikorra:”bizitzan ausartu beharra dago”.