'El año más violento' pelikula emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2015ko aza. 11a, 17:31
None

Ostarrena zine klubak antolatuta, El año más violento pelikula emango da ostegunean, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. 2015-2016 zine forum denboraldiaren barruan dago pelikula hau. Sarrerak: 4 euro. 

Zuzendaria: J. C. Chandor. Aktoreak: Oscar Isaac, Jessica Chastain, Albert Brooks, David Oyelowo, Christopher Abbott, Peter Gerety, Elyes Gabel. Iraupena: 124 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014.

New Yorken igarotzen da filma, 1981. urteko neguan; estatistiken arabera, hiriaren urterik gatazkatsuenean. Abel Morales jatorri hispaniarreko etorkina da, Standard Oil enpresako langilea. Familiarekin batera euren negozioa aurrera ateratzen saiatzen ari dira. Baina indarkeriaren eta ustelkeriaren aurka borrokatu beharko dute.

AEBetako National Board of Review sarietan film onenaren saria jaso zuen, 2014an. Beste bi sari ere eskuratu zituzten: aktore onenarena Oscar Isaacek, eta taldeko aktore onenarena Jessica Chastainek.