Abenduaren 20ko hauteskundeetarako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu Odon Elorza Zumaian izan da gaur

Baleike 2015ko aza. 9a, 21:00

Donostiako alkate ohi eta azken legealdian Madrilgo Kongresuan diputatua izan den Odon Elorza Zumaian izan da gaur. Abenduaren 20an izango diren hauteskundeetarako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua eta Zumaiako Udaleko zinegotzi Arritxu Marañon alderdikideekin bildu da Herriko Etxean. Zumaian dauden beharren inguruko informazioa jaso du bisitaldian.