Txirrindulari ugari Joxe Mari Kortaren oroimenezko irteeran

Baleike 2015ko aza. 9a, 15:07
Argazkia: Xirula

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak antolatuta, Joxe Mari Kortaren oroimenezko irteera egin zen igande honetan. 20 kilometroko irteera zen, Zumaian atera eta amaitutakoa eta partaidetza polita izan zuen: 58 txirrindularik hartu zuten parte, hauetatik hiru emakumezkoen, txirrindularitzaren zale porrokatua zen Kortaren oroimenean.