Enpresentzako jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Baleike 2015ko aza. 9a, 10:13

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin lotutako jardunaldia, Midest azokara bisitari gisa joan eta ahalik eta etekinik handiena nola atera azaltzeko.

Europan Frantzia da azpikontratazio industrialean bigarren merkatua, 70.000 milioi euroko negozio-kopuruarekin. Bertan 30.350 enpresek dihardute lanean, 500.000 langileri lana emanez. Hori guztia eta Frantziaren gertutasun geografikoa kontuan hartuta, eskualdeko azpikontratazio industrialeko enpresentzat merkatu garrantzitsua da.

Midest azoka (www.midest.com) Europako merkatuari bideratuta dagoen azpikontratazioko azoka garrantzitsuena da. Aurten 45. edizioa du eta azaroaren 17tik 20ra egingo da.

Aurten Urola Kostako Udal Elkarteko bi teknikari azokara joango dira, azaroaren 19 eta 20an, eskualdeko enpresa sarea ezagutarazteko eta lankidetzarako proiektuak identifikatzeko. Eskualdeko enpresek beraiekin batera joateko aukera izango dute.

Azaroaren 12an jardunaldi bat egingo da, azokari bisitari gisa etekinik handiena nola atera azaltzeko.

Gai-zerrenda:

1- Midest azokaren aurkezpena

2- Azoketarako joateko 20 erregelak

3- Galderak

Hizlaria: Ramón Ezcaray (Meta Consultores)

Izena-emateko:

Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)

enpresa@urolakosta.org