'Etxekoak' antzezlanerako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko

Baleike 2015ko aza. 9a, 09:28

ArteDramak Etxekoak antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan Aita Mari zinean. Saioa 22:00etan hasiko da. Jon Gerediagak idatzi eta Ander Lipusek zuzendutako lan honen sormen prozesuaren zati bat Zumaian egin zen pasa den urteko azaroan, Donostia 2016 egitasmoaren baitan. Antzezlana ikusteko Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Irabazleen izenak asteazken eguerdian jakingo dira. Parte hartu zozketan eta zorte on guztiei!