XIX. Neguko Zumaia-Getaria bela liga jokatuko da bihar hasi eta apirilaren 16ra bitartean

Baleike 2015ko aza. 6a, 12:32

Zumaiako Santixo Klub Nautukoak eta Zumaiako San Telmo Belako klubak antolatuta, XIX Neguko Zumaia-Getaria bela liga jokatuko da. Bihar bertan hasi da txapelketa Getarian jokatuko den proba batekin.

Liga azaroaren 7an hasi eta apirilaren 16an bukatuko da, Gaviota proba baino bi aste lehenago. Egutegia honakoa da:

  • Getaria 2015/11/07
  • Zumaia 2015/11/21
  • Getaria 2015/12/19
  • Zumaia 2016/01/16
  • Getaria 2016/01/30
  • Zumaia 2016/02/06
  • Getaria 2016/02/20
  • Zumaia 2016/03/05
  • Getaria 2016/03/19
  • Zumaia 2016/04/09 Zumaia-Ondarroa
  • Getaria 2016/04/16 Getaria-Donostia-Getaria

Antolatzaileen asmoa Getarian sei estropada eta Zumaian bost muntatzekoa da. Izango dira, noski, lagun arteko bazkariak, Zumaiako kirol portuko Algorri Sagardotegian ospatuko direnak.

Estropadak goizeko 11:00etan hasiko dira, beraz, ez da patroien bilera orokorrik izango; antolatzen duen portuko patroiak estropadako komitearekin edo ofizialarekin bilduko dira goizeko 9:30etik 10:00etara. Zumaian denean, bertako klubean, eta Getariakoak hango Itsas Etxean.

Aurtengo egutegiaren arabera, azkenaurreko proba Ondarru Cup izango da. Aurreko edizioetan bezala, Liga honetako azken proba eta Olarru Cup 2016-ko lehena Getaria-Donostia-Getaria estropada izango da.