Larunbatean hegaztien mundura hurbilduko gara Algorri Interpretazio Zentroan

Algorri Interpretazio Zentroa 2015ko aza. 3a, 11:53

Zentroko hezitzailearen laguntzarekin azalpenak emango dira ikus-entzunezko gelan, aurkezpen baten bidez. Jarraian, egurrezko habi kutxak eraikiko ditugu.

Haurrak taldeka antolatuko ditugu horretarako (2-3 haur talde bakoitzean). Amaitzeko, hegaztientzako jantokiak prestatzeko aukera ere eskainiko dugu. Azaroaren 7an egindako habi kutxak zuhaitzetan kokatzeko beste irteera bat antolatzea aurrikusten da.

Noiz: Azaroak 7, larunbata, goizeko 11etatik 13tara.

Non: Algorri Interpretazio Zentroan.

Norentzat: 8-12 urte bitarteko haurrak. 8 urtetik beherakoak heldu baten laguntza izanez gero, gonbidatuta daude ere!

Izen-ematea: Algorri Interpretazio Zentroan bertaratuz, 943 143100 telefono zenbakira deituz, edo info@algorri.eu helbide elektronikora idatziz. Plaza mugatuak.