Skaterren eskaerak patinete gainean burutu dira egunean zehar

Baleike 2015ko urr. 31a, 15:42

Aita Mari atzealdean, Ayra Durexen alboan dagoen Skate Parka hobetzeko asmoarekin eta herri mailan skate-aren inguruko talde bat sortzeko helburuarekin, patinetearen inguruko festa burutzen ari dira gaur egun osoan zehar. 

Zumaiakoak bakarrik ez, Ordizia, Errenteria eta Donostiako skate-arrek ibili dira gaur maniobrak egiten Skate parkean. Gasteiztik eta Miranda de Ebrotik etorriko kideak etortzea ere aurreikusten zuten gaurko ekitaldien antolatzaileek. 

Txikienekin, 14 urtez azpiko skater txikiekin hasi dira eguneo ekitaldiak eta orduak aurrera joan ahala, patinete gainean sekulako maniobrak gauzatzeko gai diren lagunen ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan da. Eguerdian zehar herrian zehar kalejira bat egin dute, patinete gainean, beraien berri gizarteari emateko.