Hauteskunde orokorretarako hautesleen zerrendak ikusgai, azaroaren 2tik 9ra

Baleike 2015ko urr. 31a, 09:09

2015eko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen deialdia egin da, eta indarrean  dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini dela jakinarazi nahi du Udalak.

Zerrendetan behar ez den bezala sartua edota kendua dagoela ikusten duen edonork erreklamazioa aurkez dezake Udal bulegoetan  azaroaren 2tik 9ra bitartean.