PSE-EE: “Herritarrek ulertuko dute tasak izoztea”

Baleike 2015ko urr. 30a, 11:33

Krisialdiaren ondorioz herritarrak gaizki pasatzen ari direla gogoratu zuen PSE-EEko zinegotzi Arritxu Marañonek eta, bere ustetan, herritar hauek ulertuko dute tasak izoztu izana. “Normalean KPIa igotzen da, baina epe honetakoa negatiboa da. Ulertuko genuke tasak zertxobait igotzea, baina, kontutan hartuta FOFIMa igoko dela eta horrekin sortu daitekeen defizita irensteko gai izango garela, ordenantzen proposamena onartzearen alde gaude”. 

Etxebizitza hutsen errekargua kentzearen alde ere agertu zen Marañon. “Beste herri batzuetan PSE-EE etxebizitza hutsei errekargua aplikatzearen alde egon da. Baina, zergatik zergapetu pertsona bat bitan zerga berarekin? Horretarako badaude beste modu batzuk: ondarearen zerga, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga...”.