'Marte' eta 'Tom txiki' pelikulak emango dira asteburuan Aita Marin

Baleike 2015ko urr. 30a, 09:17

Ridley Scott zuzendariaren azken pelikula, Marte, emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Matt Damon eta Jessica Chastain ditu aktoreen artean eta honako egunetan emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean 19:30ean. 

Igandean haurrentzako saioa ere izango da Tom Txiki eta ispilu magikoa pelikularekin. 16:30ean.