'Corazon silencioso' pelikula emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2015ko urr. 28a, 19:31

Ostarrena zine klubak antolatzen duen zine forumeko denboraldiaren baitan, ostegun honetan (urriak 29) Bille August daniarrak zuzendutako Corazón silencioso pelikula emango da. Saioa 22:00etan hasiko da. Prezioa: 4 euro. Iraupena: 98 minutu. 

Familia bateko hiru belaunaldi asteburu batean elkartu dira. Sanne eta Heidi ahizpek onartu dute hilurreneko egoeran dagoen amak bizitzari adio esatea, okerrera egin aurretik. Baina asteburua igaro ahala, gero eta zailagoa egingo zaie amaren erabakia onartzea, eta garai bateko gatazkak azaleratuko dira.

Bille Augusten filmografian, besteak beste, pelikula hauek daude: Pelle the Conqueror (1987; 1988an Urrezko Palmorria irabazi zuen, eta 1989an, Urrezko Globoa eta ingelesa ez beste hizkuntza batean egindako pelikula onenaren Oscar saria ), The Best Intentions (1991; hurrengo urtean Urrezko Palmorria eman zioten), The House of the Spirits (1993), Les Misérables (1998), Return to Sender (2004) eta Night Train to Lisbon (2012). Horrez gain, hainbat antzezlan, telefilm eta telesail ere zuzendu ditu.