Pulpoko hamabi jokalari Euskadiko selekzioarekin ari dira entrenatzen

Baleike 2015ko urr. 27a, 17:55

Pulpo taldeko hamabi jokalari Euskadiko selekzioarekin ari dira entrenatzen urtarrilean Almerian (Andaluzia) jokatuko den Espainiako txapelketarako prestaketa lanetan. Lehen hautaketa bat da eta baliteke jokalari hauetako batzuk azken deialditik kanpo geratzea.

Entrenamendu hauetan parte hartzen ari diren jokalariak honako hauek dira:

Infantil nesketan: Jone Aguado, Maria Amonarriz, Ainhoa Larrañaga, Leire Arrizabalaga eta Nahia Oliveri.

Infantil mutiletan: Jonathan Bastias eta Aitor Larrañaga.

Kadete nesketan: Sara Torriko, Aitana Iraundegi eta Oihana Unanue.

Kadete mutiletan: Joseba Etxabe.

Jubenil mutiletan: Ander Olaizola.

Honekin batera, aipatu abenduak 30ean Zumaian hiru partida egongo dira Pulpo ta Euskadiko selekzioaren artean, Inaki Espillaren oroimenean.