Asteburuan jokatuko da Zumaiako Surf eta Bodyboard Txapelketa

Baleike 2015ko urr. 22a, 12:28

Surferako olatu onak iragarri dituzte eta txapelketa egitea erabaki du ZISKEk. Hasiera batean txapelketa osoa egun bakarrean jokatzea zen asmoa, baina 60tik gora lagunek eman dute izena eta larunbatean hasi eta igandean amaituko da.