Ander Torriko zilarrezko mailako goleatzaile nagusien artean

Baleike 2015ko urr. 21a, 20:04

Ander Torriko eta Mikel Martinez zumaiarren talde berriak, Zarauzko Amenabarrek, ez du liga hasiera onena izan. 13. postuan da garaipen bakarra eta bost porrotekin. Hala ere, bi jokalari ditu maila horretako goleatzaile onenen artean, horien artean, Torriko bera.

Ander Torriko une honetan Espainiako eskubaloiko bigarren mailako seigarren goleatzaile nagusia da. Sei partidatan 37 sartu ditu, bosgarren postuan dagoen Palma del Rioko Jesus Moralesek adina. Azken partidan, Alcobendasen aurka jokatutakoan, 7 gol sartu zituen. Hala ere, 34-24 emaitzarekin galdu zuten zarauztarrek. 

Bitxiena da mailako goleatzaile onenak ere Amenabarren jokatzen duela. David Agirrezabalagak da gol gehien sartu dituena: 46 gol sei partidatan. Alcobendasen aurkakoan 9 gol sartu zituen.