Gure basoetako perretxikoak Alondegiko erakusketan

Baleike 2015ko urr. 18a, 15:56

Atzo Euskal Herriko hamaika bazterretan bildutako perretxikoak ikus daitezke gaur Natur Taldeak Alondegian prestatu duen erakusketan. 

Zarauzko Armakurka Natur Taldeak prestatuta dauzkan panelak ekarri dituzte aurten. Habitataren arabera ageri dira sailkatuta perretxikoak, panelean azalpenak eta mahai gainean perretxiko aleak, bakoitza bere etiketarekin. Haurrentzako jolas txokoa prestatu dute, modu dibertigarrian ikas dezaten perretxikoak sailkatzen. Kontsultarako liburuak daude eskura, eta Aitor Leiza eta Joxe Joakin Aizpurua adituak ere aretoan daude, edozein zalantza argitzeko prest.