Olarru Cup 2015 bela txapelketaren azken proba jokatuko da bihar

Baleike 2015ko urr. 16a, 11:43

Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen duen Olarru Cup 2015 bela txapelketaren 13. eta azken proba jokatuko da bihar. Zumaia-hustubidea-Zumaia bidea egin beharko dute belaontziek. Proba goizeko 10:30ean hasiko da, "ondoren bazkaria behar bezala prestatzeko". 

Azken proba izanda, puntu bikoitza banatuko da: irabazleak 2 puntu jasoko ditu, bigarrenak 4 eta hala txapelketan parte hartzen duten 15 ontzien puntuazioak osatu arte. 

Orain arte hamabi probak batuta, eta baztertu beharreko bi puntuazio txarrenak kontutan hartuta, Mastabakarra ontzia dago sailkapenaren buruan, 19 punturekin. Bigarren Txiripa bi dago, 33 punturekin eta hirugarren El Arriero, 45ekin. Esan bezala, euskal kostaldeko 15 belaontzi ari dira txapelketa honetan parte hartzen.