Angulas Aguinagak esportaziorako bere esperientzia erakutsiko du Udal Elkartearen jardunaldi batean

Baleike 2015ko urr. 16a, 10:28

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Guipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin loturiko praktika onen jardunaldia antolatu du ‘Aukerak eta erronkak Europan, nekazaritza eta elikadura sektorean: Angulas Aguinagaren adibidea’ izenburuarekin.

Urriaren 26an izango da, 12:30etik 14:30era, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) eta Europako merkatuan euskal nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresek izan ditzaketen aukera eta erronkei buruzko informazioa emango da.

Jardunaldi honek mahai inguru forma izango du eta bertan Angulas Aguinaga enpresaren esportazio arduradunak beren esperientziaren berri emango du. Partehartzaileek zuzenean galderak egiteko aukera izango dute. Angulas Aguinagako ordezkariak arrain-kontserban ere esperientzia zabala du, Conservas Ortiz enpresaren esportazio arduraduna izan baitzen.

Gai-zerrenda

  • Zeintzuk dira Europako joera orokorrak eta merkatu-aukerak nekazaritza eta elikadura produktuentzako?
  • Europako gourmet merkatuaren garapena eta bolumena. Merkatuaren garapena eta analisia herrialde ezberdinetan: Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua
  • Salmenta kanalak
  • Promoziorako tresnak eta azoka garrantzitsuenak
  • Etiketen legedia eta beharrezko erregistroak

Informazioa eta izen-ematea
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea) - 943 89 0808 / enpresa@urolakosta.org