'Amama' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2015ko urr. 16a, 08:43

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu ondoren, asteburu honetan heldu da zine aretoetara 'Amama' pelikula, Asier Altunaren azken lana. Zumaian ere ostiraletik astelehenera bitartean emango da Kandido eta Manu Uranga zumaiarrak aktore lanetan dituen film hau. 

Gaur, ostirala, 22:15ean izango da saioa, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean. 

Hemen irakurri dezakezue Zinemaldiaren garaian Angel Aldarondok Berriarako idatzitako kritika.