Elkarteen arteko jaurtiketako arrantza txapelketa jokatuko da igandean

Baleike 2015ko urr. 15a, 14:12

Igande honetan, Anade elkarteak antolatutako 62. Elkarteen arteko jaurtiketako arrantza txapelketa, Iñaki Espilla memoriala jokatuko da. Lehiaketa hau, Gipuzkoako Arrantza Federazioaren Erregulare Ligan barne kokatzen da.

Arrantza lehiaketaren eremuak honakoak izango dira: Itzurun hondartzatik Inpernuperaino, haitzetan zehar; Arbustain arranplatik, Julio Beobide ibiltokian zehar, kai-mutur berriraino; eta Santiago hondartzako tuneletik, Getarira doan N-634 errepidean zehar, Izustarri muturreraino.

Lehiaketaren ordutegia goizeko 9:00tik14:00ak arte izango da. Arrantza txartelak goizeko 8:00tatik aurrera jaso ahal izango da Anade Elkartean.