BIDEOA: Maria Mayaren 'Transfronter' laburmetraia

Baleike 2015ko urr. 15a, 09:45

Cine invisible Film Sozialak nazioarteko zine lehiaketaren zazpigarren ekitaldia hasiko da gaur Bilbon. Festibalaren atari modura, Invisible Express laburmetraien lehiaketa antolatu dute KCD gorbernuz kanpoko erakundeak eta EHUk, unibertsitateko ikasleei zuzendua. Lehiaketan parte hartu du Maria Maya zumaiarrak, hemen ikus dezakezuen Transfronter lanarekin. Arkaitz Romanelik egin ditu aktore lanak.

Lehiaketak bi sari ditu, epai-mahaiarena (1.000 euro) eta ikusleena (500 euro). Ikusleen saria erabakitzeko, youtuben bideo bakoitzak jasotzen duen "atsegin dut" kopurua hartuko da kontuan. Bozketa atzo hasi zen eta urriaren 20an itxiko da, 19:00etan.