Ekuatore Ginearen independentziaren urteurrena ospatu dute Torreberrin

Baleike 2015ko urr. 12a, 14:06

Urriaren 12an Hispanitatearen eguna ospatzen bada ere, Zumaian bizi den komunitate beste zerbait ospatu du, beraientzako askoz ere garrantzitsuagoa dena: bere jaioterria independente bihurtu zeneko eguna. 1968ko urriaren 12an Ekuatore Gineak Espainiako kolonia izatea utzi eta estatu independentea bihurtu zen. Zumaian bizi den afrikar komunitateak urteurren hori ospatu du Torreberrin. 

Berez, lau dira jatorriz Ekuatore Gineakoak diren herritarrak, baina ospakizunean Zumaian bizi diren afrikar komunitateko beste kide batzuek ere hartu dute parte. Jaki tradizionalak dastatzeko aukera izateaz gain, musika eta dantzak ez dira faltako egunean zehar.