Jon Maiak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren puntuazio onena lortu du

Baleike 2015ko urr. 12a, 12:41

Amaitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako fasea. Hurrengo fasera sailkatzea lortu duten 23 bertsolarien puntuazioak ikusita, Jon Maia bigarrena izan da atzokoan irabazle izan zen Jokin Uranga azpeitiarraren atzetik. 

Urangak 457,5 puntu lortu zituen Andoainen jokatutako azken final zortzirenetako saioan. Maiak, berriz, 456,5 puntu eskuratu zituen Beasainen irailaren 20an izandako saioan. Beraz, puntu bakarra izan da bi bertsolari hauen artean. 

Behin final zortzirenetako fasea amaituta, 23 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, seik beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera.

Horiei gehituko zaizkie 2011ko txapelketan lortu zuten postuari esker, aurrez sailkatuta zeuden zazpi bertsolariak: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.

Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, urriaren 24an hasiko dira final laurdenetako saioak Urretxu-Zumarragan eta azaroaren 8an amaituko, Eskoriatzan. Osotara, bost saio jokatuko dituzte fase horretan.