Alex Odriozola eta Mikel Atxega izan ziren onenak larunbateko bodyboard proban

Baleike 2015ko urr. 11a, 19:21
Eguraldi ederrarekin jokatu zen larunbatean Itzurunen Euskadiko Bodyboard Zirkuituko bigarren proba. Maiatzean Donostian jokatu zen lehena eta azaroan Getxon, Ereagako hondartzan jokatuko da hirugarrena eta azkena. Han erabakiko da zer riderrek janzten duten txapela. Argazkiak: Sara Utrera. 

Itzurungo proban, open mailan, bi zumaiar izan ziren sailkapeneko buruan. Zirkuituko irazko irabazle Alex Odriozola izan zen onena eta Andoni Izaga bigarren. Hirugarren postuan Sopelako David Perez sailkatu zen laugarren Bakioko Pablo Zabala. 

18 urtez azikoetan, Mikel Atxega oriotarra izan zen onena. Bigarren Yon Aimar Iparraldekoa sailkatu zen, hirugarren Unai Zubizarreta oriotarra eta laugarren Getariako Jon Azkue. 

Esan bezala, azaroan, zirkuituko hirugarren proba jokatuko da Ereagako hondartzan. Olatu horren ezaugarriak medio, rankingean goiko postuetan daudenak bakarrik hartu ahal izango dute parte.