Enpresa bat sortzeko asmoa duten ekintzaileentzako diru-laguntzak emango ditu Lanbidek

Baleike 2015ko urr. 8a, 17:18

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat.

Bi diru-laguntza mota daude:

1- Enpresa ideia aztertzekodiru-laguntzak sustatzaileentzat: diru-laguntza gehienez 1.000,00 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 25etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

2- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: diru-laguntza gehienez 1.500,00 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 25etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Deialdi honetako diru-laguntzak Europako Gizarte Funtsak finantzatzen ditu (%50), FSE País Vasco 2007-2013 Programa Operatiboaren barruan.

Epeak eta eskabideak

Enpresa jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko honako epea dute sustatzaileek: urriaren 13tik urriaren 26ra (eguerdiko 12:00 arte). Eskabideak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Oinarriak eta eskaera egiteko orria Urola Kostako Udal Elkartearen web orrian daude eskura (urriaren  8az gero: www.urolakosta.org).

Aurkeztutako proiektuak urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean baloratuko dira. Aurkeztutako enpresa-ideia edota sortuko diren enpresa jarduera berrien kopurua Lanbidek tutorizatzeko esleitutakoak baino handiagoak bada, puntuazio gehien jaso duten eskabideak aukeratuko dira. Programan parte hartuko duten pertsonen hautaketa azaroaren 2an egingo da eta tutorizazio prozesua azaroaren 11n hasiko da, taldean egingo den ekintza baten bidez.

Informazio-saioa

Hori guztia azaltzeko (diru-laguntzak, prozedura, eskabidea nola egin…) informazio-saio bat egingo dugu:

Eguna: urriak 16

Ordua: 11:00etan euskaraz, 12:00etan gaztelaniaz

Lekua: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Informazioa-saiora etortzeko aurrez izena eman behar da, 943890808 telefonora deituta.