Langabetuak kontratatzeko diru-laguntzen bigarren deialdia egin du Udal Elkarteak

Baleike 2015ko urr. 7a, 19:34

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. Guztira 15 diru-laguntza zeuden emateko eta 13 eman dira. Beraz, bigarren deialdi bat egin du. Bigarren deialdian eskabideak egiteko epeaurriaren 26an amaituko da.

Diru-laguntza programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Bete beharreko baldintzak berberak dira. Kontratuek gutxienez 6 hilabetekoak izan behar dute eta 2015eko irailaren 1etik aurrera egin behar dira.

Diru-laguntzak izango dira gehienez ere 6.000,00 eurokoak, 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuentzat.

Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Eskabideak egiteko epea amaituko da urriaren 26an.

Bete behar diren baldintzak, prozedura eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta. Oinarriak Udal Elkartearen web gunean