Mike Stewart Spot dendan izango da bihar

Baleike 2015ko urr. 6a, 16:06

Bodyboardeko izar handienetako bat izango da bihar Zumaian, Spot dendak gonbidatuta: Mike Stewart hawaiiarra. 

Bodyboardaren aitzindarietako bat da Mike Stewart, eta bederatzi aldiz irabazi du Munduko Txapelketa. Stewartekin batera, Tanner Mcdaniel hawaiar gaztea izango da Zumaian. 17:00etatik aurrera egongo dira Spot dendan, nahi dutenei sinadura eskaini eta argazkia ateratzeko. Ondoren, uretara sartuko dira, Itzurunen edo Izustarrin.