'Everest' filma ikusgai asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2015ko urr. 1a, 11:23

1996an Everesten gertatutako istorioa hartu du oinarri Baltasar Kormákur zuzendariak film honetan. Urte hartako maiatzaren 10ean 8 mendizale hil egin ziren ekaitz baten ondorioz. Horixe da 'Everest' film dramatiko honen gai nagusia.

Ohiko ordutegian eskainiko da pelikula Aita Marin: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igande eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.