Final-laurdenetako atariraino iritsi da Alex Uranga Sintran

Baleike 2015ko ira. 28a, 15:09

Sintrako (Portugal) bodyboard txapelketako seigarren txandaraino iritsi da Alex Uranga, baina ezin izan du hamasei onenen langa gainditu. Pierre-Louis Costes frantziarrak irabazi du txapelketa.

Iain Campbell hegoafrikarrarekin egokitu zitzaion kanporaketa seigarren txandan. Lehia estua izan zuten bien artean, baina azkenean afrikarrak lortu zuen aurrera egitea, 14.60ko puntuazioarekin –Alexek 12.25 lortu zuen–. Sintrakoa amaituta, Nazare eta El Encantoko probak gelditzen dira aurtengo txapelketa osatzeko.