Giro ederrarekin hasi dira jaiak Artadin

Baleike 2015ko ira. 26a, 22:16

Jende asko igo da gaur Artadira San Migel jaietako lehen eguna ospatzeko. Bigantxa eta pottokekin ederki pasa dute gaztetxoenek; ondoren, Askizuko agility elkarteko kideek erakustaldia egin dute txakurrekin. Arratsaldea ondo bukatzeko, sagardoarekin freskatu eta dantza egiteko aukera izan da. Hemen ikus ditzakezue gaur arratsaldean atera ditugun argazkiak.