Tolosaren aurka jokatuko du Pulpok denboraldiko lehen partida

Baleike 2015ko ira. 26a, 10:21

Igande eguerdian (13:30ean) jokatuko dute Pulpok eta Tolosak Lubaki kiroldegian. Aurten ere Lehen Mailari eustea izango da mutilen talde nagusiaren erronka.

Eta ez da erronka makala. Aurten ere aldaketa asko izan dira taldean, hainbat jokalari igo dira gazte mailatik, eta denbora beharko dute mailari neurria hartzeko. Lehen itzulia gogorra izango da ziurrenik, baina pazientziarekin eta gogoarekin ziur denboraldiak aurrera egin ahala neurria emango dutela. Horretarako ezinbestekoa izan da aurten ere jarraitzaileen bultzada.