Guy Ritchieren 'The Man from U.N.C.L.E', asteburuan Aita Mari aretoan

Baleike 2015ko ira. 24a, 10:46

Akzioa eta komedia uztartzen dituen 'The Man from U.N.C.L.E'  filma emango da asteburu honetan Aita Mari zine aretoan. 

Ohiko ordutegia izango du: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igande eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean. 

12 urte gorako ikusleentzat da gomendagarria, eta 116 minutu irauten ditu.