Zumaiako Surf Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Baleike 2015ko ira. 23a, 10:42

Urriaren 3an eta 4an jokatuko da Zumaiako XVI. Surf Txapelketa, eta irailaren 31ra arte eman ahal izango da parte hartzeko izena, Spot dendan eta Optika Zumaian. 

Herriko surflariek hartu dezakete parte txapelketa honetan. Zazpi kategoria jokatuko dira: surf master, surf open, surf junior (16 urtez azpikoak); longboard; bodyboard master, bodyboard open, bodyboard junior (16 urtez azpikoak). Gehienez bi kategoriatan eman daiteke izena, eta izena ematean hamar euro ordaindu behar dira kategoria bakoitzeko.

Txapelketarekin batera, parrillada antolatu du ZISKEk. Tiketak hiru euroan egongo dira salgai (txapelketako parte-hartzaileek doan).