Landa eremuetan dauden enpresentzako diru laguntzak

Urola Kostako Udal Elkartea 2015ko ira. 22a, 11:55

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia egin du landa-eremu izendatutako lekuetan dauden enpresentzat. Zumaiari dagokionez, Artadin eta Oikian kokatutako enpresa eta jarduerek eska ditzakete laguntzak.

 

Diru-laguntzen xedea da landaguneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duten nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeko edozein inbertsio babestea, hala nola:

-Nekazaritza sektorearekin zerikusirik izan ez baina sektorea dibertsifikatuko duten jarduerak

-Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainak sorrera eta garapena, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaien ekoizpenerako, eraldaketarako eta komertzializaziorako erabiltzen ez bada.

-Enplegu sorrera garbia .

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak bi multzo nagusitan banatzen dira:

1. Mikroenpresak eta enpresa txiki edo ertainak sortzea helburu duten proiektu eta jarduerak: 

  • Industria-jarduerarekin lotutako proiektuak: tailerrak, fabrikak, instalazioak eta lokalak berritzeko edo eratzeko. 
  • Turismoa, landetxeak eta landa-turismoa, turismo-zerbitzuak, dendak, jatetxeak, tokiko produktuak, elikagaiak eta abarrekin lotutako proiektuak. 
  • Zerbitzuak abiatu eta ematearekin lotutako proiektuak. 
  • Eskulangintza-jarduerak garatzeko proiektuak. 
  • IKTekin lotutako proiektuak, merkataritza elektronikoa, etab.

 2. Enplegua sortzeko proiektuak: langileak kontratatzea edo beren kabuz enpresak sortzeko egitasmoak.

Diru-laguntza deialdia: EHAA/BOPV, 2015-08-31, 164. zenbakia

https://www.euskadi.eus/r47-bopvapps/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2015003668