Arrauna

Patxi Frances: "Horrelako koadrilarik ez dut inon aurkitu"

Baleike 2015ko ira. 20a, 21:21

Duela bi urte Zumaia maila gorenera igotzeko erronka onartu zuen Patxi Francesek. Iaz kanporaketa jokatzeko sailkatu zuen taldea, eta aurten helburua lortu. "Nik banuen fedea", esan du kofradiako balkoitik.

"Oso asteburu berezia" bizi izan duela onartu du Patxi Francesek Arritxu Iribarren galderei erantzunez, eta hitz ederrak izan ditu jarraian arraunlarientzat: "Beste klubetan ez dut horrelako koadrilarik ezagutu; daukaten guztia ematen dute egunero, sekula ez dute arazorik jartzen, entrenamendu guztietan topera, sekulako sakrifizioa eginez". 

Kanporaketari dagokionez, azaldu du berak bazuela fedea, "eta arraunlariek are eta gehiago. Guk bagenekien helburua betetzeko gai ginela gauzak ondo eginez gero. Gure arraunkera egin dugunean, gauzak behar bezala egin ditugunean, beti izan gara aurrean. Jende gaztea eta beteranoa uztartzen dira taldean, eta oreka hori lortzea zen egin beharreko lana".

Pinganilloarekin izan den arazoa dela eta, horrela erantzun du Francesek: "Ni gabe ere arraunean badakitela erakutsi dute gaur".