Watiosek eta Itsaskabrak 2k irabazi dute batel estropada

Baleike 2015ko ira. 19a, 17:40

Maila ona erakutsi dute gaur goizean Olarro Eguneko IX. Banderan parte hartu dute 52 taldeek, eta guztien artean Watios eta Itsaskabrak 2 izan dira azkarrenak mutilen eta nesken artean, hurrenez hurren. Watios taldeko laukoteak 4:04ko denbora egin du eta 4:50koa Itsaskabrak 2k. Bilduma honetan dauzkazue estropadako argazkiak, eta sailkapenak –bildumaren amaieran–.